XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Priapulidoak oso animalia txikiak eta arraroak dira.

Ur bero edo epeletako itsasoetan bizi dira batez ere.

8 espezie ezagutzen dira soilik, handiena 13 cm-takoa izanik.

Bai zona litoraletan (ur txikietan) eta bai ur sakonetan (ur handietan) bizi dira.

MORFOLOGIA

Priapulidoen gorputz zilindrikoa, 6 cm-tara ailega daitekeena, bi aldetan bananduta dago: - Animaliaren aurreko herenak, hau da, proboszideak, upela-antza dauka eta luzerako papilez hornituta dago.

Priapulidoetako espezie batetan, ahoa garro-koroa batek inguratua da.

Koroa, adarkaturik dauden garroez osotuta dago.

Ahoa inbaginatu egiten da proboszidearen aurrekaldean.

- Animaliaren atzekaldea enborra da, arantza txikiez eta tuberkuluez estalita dagoelarik.

Enborrak 30-100 bat lakaina dauka.

Tubiculuchus corallicola delako tamainu txikitako espeziean, buztan terminal luzea dago.

Priapulus generoan, ordea, enborraren atzekaldeak pare bat apendize kaudal dauka; apendize hauek, esfera antzeko bixikulez beterik daude.

Egitura hauen funtzio posible bezala, gas-elkartrukeak edo kimiosumapena proposatuak izan dira, oraingoz ezer frogaturik ez dagoelarik.

ANATOMIA ETA FISIOLOGIA

Eraztundun enborra muskulu longitudinalez estalita dago.